XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euri zaparradak golpeka etorten jakuzan burdinezko bustialdiak letxe, ta gu orduan zugaitzen edo hormen estalkiren bat aurkitu ezkero, gelditu egiten ginean aurrerantz jarraitu ezinik.

Eguna argitu zanean haizea izugarria zan.

Ipswick'era heldu ginean (oso berandu, lurrezko zentimetro bakoitza, Londres'tik hogei bat kilometro ibili ezkero, burruka gogorrean aurreraturik), eta han jende asko topau gendun merkatuko plazan batuta, gabaren erdian ohetik urtenda, jausten ziran tximinien bildurragaitik.

Haizeak zugaitz asko sustraitik atara ta bota ebazan.

Halan ta guztiz be, ekaitza gitxitu beharrean, handiagoa egiten zala irudian.

Itsasora hurreratuten gineala, haizea, bertatik legorrerantz putz egiten eban haizea, oraindaino gogorragoa egiten zan.

Kresalaren txipristinak ezpanetara heltzen jakuzan eta euri gazia lez jausten jakuzan ganera.

Yarmouth'en inguruko lur leuna urak estalduta egoan kilometro askotan, olatu txikiakaz, gure kontra indarragaz joten eben olatu txikiakaz.

Itsasoa ikusten zan alderaino heldu gineanean, urrungo olatuak aldika ikusten ziran leza sakonaren ganetik.

Azkenean hurira heldu gineanean, jentea atetatik urten ta begira jarten jakun, uleak haizeagaz mobiduten jakezela, harrituta Londres'ko posta zalpurdia halako gau bategaz haraino heldu zala ikusirik.

Antzineko ostatu zaharrera heldu gineanean, jaitsi ta bertan geratu nintzan.

Gero beheko alderantz joan nintzan itsasoa ikustera, zabuka, kresalezko bits-malutak aidean hegazka ebiltzala, harez eta itsas bedarrez betetako kaleetatik.

Kale baztar amorratuetan topetan gineanok alkarri oratzen geuntson.

Hondartzara hurreratu nintzanean jente asko topau neban, ez itsastarrak bakarrik, Yarmotuh erdia baino, batzuk etxeatzetan estalpetuta mobidu barik (...).